Koordinazio soziosanitariorako protokoloa onartu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 4a, 07:30

"Arazoaren edo arrisku egoeraren ebazpen eraginkorragoa lortzeko osasun sistemaren eta gizarte zerbitzuen abordatze bateratua" behar duen pertsona edo familia orori zuzendurikoa da, udalbatzak aho batez, ekainaren 27ko osoko ohiko bilkuran onartu zuen koordinazio soziosanitariorako protokoloa.

Eremu honetan lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa bermatzea du helburu protokolo berriak. Erakundeona; Osakidetza (Donostialdeko ESIa: lehen mailako arreta, DUO); Gipuzkoako osasun mentaleko sareak. Donostiako Ondarretako Osasun Mentaleko Zentroa; Gipuzkoako Foru Aldundkiko Gizarte Politikako Saila; Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza; Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte-Oria eta Usurbilgo Udaleko gizarte zerbitzuak. 

"Esku-hartzaileentzat balio operatiboa du, eta denentzat da loteslea. Zerbitzu-erakunde sanitarioek eta bestelako erakunde sinatzaileek konpromisoa hartzen dute haien ardurapeko esparruan dauden herritarren arreta-beharrei erantzuteko, diziplinarteko esku-hartzeak eginez nork bere zerbitzu-zorroaren bidez, modu integralean erantzute aldera herritarren beharrei haien ingurune sozial ohikoan, arin eta era koordinatuan betiere, bikoiztasunak eta asistentzia-hutsuneak saihestuta, arretak aurrera jarraituko duela bermatzeko".

Lau urterako sinatuko den protokolo honen harira, eskualde mailako jarraipen batzorde bat sortzea proposatzen da, bertan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin.