Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien finala jokatu da gaur Usurbilen, Santixabel egunean. Xabier Zaldua, Jon Irazu, Joseba Otaegi, Eneko Otaño, Luix Txapartegi eta Jexuxmari Mujika aritu dira aurrez aurre.
Kirolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako lana osatu behar zuen. Aise nagusitu da Joseba Otaegi. Bigarren Zaldua izan da, hirugarren Otaño, laugarren Txapartegi, bostgarren Mujika eta seigarren Mugertza. Txapela irabazteaz gain, Lehen Mailan aritzeko txartela eskuratu du Otaegik.