Ospakizun egun handietan, txaranga bat festara gonbidatzea primerako ideia dela argi dago. Arrakasta duen formula da. Azken urteotan Sagardo Egunean edota Santixabeletako igande arratsaldeetarako jai giroa suspertzeko baliatu izan dena, eta begi bistako arrakasta izan du. Baita aurtengoan ere. Igande arratsalde honetan, dantza batean jarri du herria Elektropatxarangak.