Traka burrunbatsu eta argitsuarekin amaitu dira aurtengo jaiak. Orbeldi Dantza Taldekoek jaiotan zaindari izan dugun maskota pareari eginiko ohorezko agurrarekin abiatu zen hitzordua. Eta haiek eman zioten su, arratsaldeaz geroztik Sutegi gaina utzi eta jada Dema plazan kokatua zegoen xagu pareari.
Ikusgarria eta txalotua beste behin bai dantzarien emanaldia, baita traka bera ere. Irudiotan bildu genuen.
https://youtu.be/5fAMafPeY1Y