Oporretan diren ikasleentzako aisialdiko hainbat ekimen antolatu dira asteotarako. Astelehen honetan bertan joan da lehen taldea, Ziortzak Peñaloscintosen antolatu duen udako kanpaldira. Ondoko irudian, ekainaren 17ko asteburuan kanpamendua muntatzera joandako herritar taldea. Kanpamenduaz gain, Udajolas ere martxan da gaurtik. Eta asteotarako ekimen gehiago ere iragarri dira:
-Aginagako udako txokoak: HH3-12 urte artekoei zuzendua. Uztailaren 28ra arte, 09:00-13:00 artean (sarrera ordutegia, 10:00ak arte).
-Zubietako udako txokoak: udan zehar, astelehenetik ostiralera, goizez, Zubietan.
-Ziortzaren kanpamenduko txandak: antolatzaileak Peñaloscintosen (Errioxa) izan ziren ekainaren 18ko asteburuan kanpamendua altxatzen. Prest dute guztia, gaztetxoak hartzeko:
-1. txanda (DBH 1-2): uztailaren 3tik 12ra.
- 2.txanda (DBH 3-4): uztailaren 12tik 21era.
- 3.txanda (LH 5-6): uztailaren 21etik 28ra.
Ekintzak Gaztelekuan (16:30-19:30 artean zabalik):
-Uztailak 3, astelehena: film proiekzioa denentzat.
-Uztailak 6, osteguna: Gaztelekua margotzea, erabiltzaile guztien artean.
-Uztailak 10, astelehena: ur jolasak denentzat.
-Uztailak 13, osteguna: ur jolasak denentzat.
-Uztailak 17, astelehena: pizza tailerra denentzat.
-Uztailak 20, osteguna: pizza tailerra denentzat.
Argibide gehiagorako:
gaztelekua@usurbil.eus
943 371 050
Irteerak:
-Uztailak 14, ostirala: 12:00-19:30 Kayak Donostian (DBH2).
-Uztailak 21, ostirala: 12:00-20:00 Donostiako irlara (DBH1).
Irudia: Ziortza.