Udako ordutegia izango dute indarrean hilabeteotan hainbat zerbitzuk

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 4a, 08:15

Hainbat zerbitzuk urte garai honetara egokituko dute ordutegia, udako hilabete hauetan. Adi aldaketa hauei:

Oiardo Kiroldegia

Abuztuaren 1etik 27ra itxita. Udako ordutegia uztailaren 3tik abuztuaren 31ra. Lanegunetako ordutegia: 07:00-13:00/17:00-20:15. Larunbatetan: 09:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 09:00-13:00.

Garbigunea

Uztailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:15-13:00/16:00-19:00. Larunbatetan, 09:00-13:00. Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30.

Sutegi udal liburutegia 

Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Uztaileko astelehenetan, baita 17:00-19:00 artean ere.

Kzgunea 

Uztailean goizez zabalik, 09:00-13:00 artean. Abuztuan itxita. Datozen ikastaroak:

Uztailak 11-12, 11:00-13:00 Youtube. Bideoak ikustea baino gehiago.

Uztailak 17-28, 09:00-11:00 Komunikatu zaitez sare sozialen bitartez.

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net / 943 023 684

Bus taxia

Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua. Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 25ean eta 31n. Abuztuan ere ez. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin berriz, bus taxi zerbitzua martxan.

Euskotren 

Udako ordutegia indarrean da. Aldaketa esanguratsuena: larunbat, igande eta jai egunetako arratsaldeetan, trenak ordu erdiro izango direla Zumaia-Donostia artean. Informazio gehiago: euskotren.eus/ 944 333 333 / @euskotrenejgv

Lurraldebus 

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340

TSST bus zerbitzua

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: tsst.info/943 361 740