Haurrentzako antzezlana 17:00etan Aginagako ludotekan

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 4a, 08:00

"Portaera egokia hondartzan", hala izena du Antxomolantxa Elkarteak astearte honetarako, uztailaren 4rako, arratsaldeko 17:00etan Aginagako ludotekan antolatu duen haurrentzako antzezlanak. Honatx xehetasunak:

Eguna: uztailak 4, asteartea.

Ordua: 17:00.

Tokia: Aginagako ludoteka.

Antzezlana: "Portaera egokia hondartzan".

Zehaztasunak: "Jarduera honen helburua 3-5 urte bitarteko umeei beren eta gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hondartzan izan behar duten portaera zuzena transmititzea da, beti ingurumenaren babesa bermatuko duten portaerak izango direlarik. Clown mutu batek burutuko du ekintza non, bainu hartzaile baten papera beteko duen pertsona batek, hondartza egun atsegin batean zehar izan ohi diren portaerak, zuzen eta okerrak azalduko dituen".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.