Ondo merezitako aitortza herritarra jaso zuen Ramon Unanue Matxainek joan den ekainaren 24an, herri honi eta usurbildarrei urte luzez eginiko ekarpen zabalagatik. Berak landutako hainbat kirol jardueraren erakustaldiak ospatu ziren, aitortza ekitaldi hunkigarria egin zitzaion, eta Ramonen irudi bilduma bat ere ikusgai izan zen Mikel Laboa plazan. Argazki sorta hau Oiardo Kiroldegian izango duzue ikusgai asteburura arte. Kiroldegi sarreran hain zuzen. Bertan da Ramonen omenez ekainaren 24an inauguratu zuten plaka ere.
Aitortza herritarra iruditan
Ekainaren 24an Ramon Unanue Matxaini egin zitzaion aitortza herritarra irudiotan bildu genuen:
https://youtu.be/f0DWEHx9j6o
https://youtu.be/VfMD06p6Hhw
https://youtu.be/ECY3082uRps