Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 5a, 08:00

2016ko irailetik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egindako usurbildarrek udal diru-laguntzak eskatzeko azken egunak dituzte interesdunek. Uztailaren 7ra arte aurkeztu ditzakete eskabideak udal erregistroan. "Usurbilgo Udalak oso garran­tzi­tsu­tzat irizten dio helduen euskaldun­tzean eta alfabeta­tzean eragiteari. Horregatik hain zuzen ere, aurrekontu partida bat ezarri du 2016-2017 ikasturtean zehar euskaldun­tze ikastaroetara joan diren Usurbilgo biztanleei bekak emateko", berri eman du Udalak. HABEk homologaturiko ikastaroak lagunduko ditu diruz Udalak. Baita ikastaro ez homologatuak ere, "modulazio txi­kikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gaindi­tzen bada".          

Bete beharreko baldintzak:

-Usurbilen erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarra izatea.

-Ikastaroan zehar %80ko asistentzia izatea.

-Euskaltegiaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko den gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.

Irizpideak:

Herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasoko dute (500 euroko mugarekin), baldin­tza hauek bete­tzen badituzte:   

-%80ko asisten­tzia izateagatik.

-­Gutxieneko aprobe­txa­mendua.

(Aipatutako por­tzen­tajeak ­gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera. Hau da, diru-lagun­tze­tarako dagoen dirua baino eskaera handiagoa bada, propor­tzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da).

Behar ekonomiko bereziak dituzten ikasleentzako laguntza

"Usurbilgo Udalari garran­tzi­tsua irudi­tzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordain­tzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie". Laguntza onarturiko herritarrei, 2017ko uztailetik 2018ko ekainaren 30era egin asmo dituzten ikastaroen euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko die Udalak. "Diru-lagun­tza kopuruak izenda­tzeko kontuan izango diren irizpideak Euskara ikasleen­tzako diru-lagun­tza oinarri orokorretan jaso­tzen direnak berak izango dira", ohartarazi dute Udalak.

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako laguntza

"Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatua egotea garran­tzi­tsua ikusten du Udalak. Are gehiago, prestakun­tza hori euskaraz jaso­tzea garran­tzi­tsua irudi­tzen zaio Udalari". Horregatik aurrekontuetako diru partida bat 2016-17 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikasketak (Eusko Jaurlaritzak homologaturikoak) egin dituzten 16 urtetik gorako usurbildarrak diruz lagundu nahi ditu. Eskabideak ekainaren 26tik uztailaren 7ra aurkeztu ahalko dira udal erregistroan.

Bete beharreko baldintzak:

-Usurbilen erroldatua egotea.

-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlari­tzak homologatua izatea.

-Ikastaroaren alderdi teorikoa gaindi­tzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lor­tzea.

-Araututako epearen barnean titulua lortu ezean, ­itzuli egin beharko zaio Udalari jasotako diru-lagun­tza.

Banatuko den laguntza:

-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).

-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen % 50 (gehienez ere 170 €).

(Aipatutako por­tzen­taje hau ­gutxitu egin daiteke aurkezten diren eskarien arabera).

INFORMAZIO GEHIAGO, GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN

Euskarako diru-laguntza deialdiaren berri:

Ekainaren 14ko GAO

Behar ekonomiko bereziak dituztenentzako euskara ikasteko diru-laguntzak:

Ekainaren 14ko GAO

2016/2017 ikastrutean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenek diru-laguntzak eskatzeko diealdia:

Ekainaren 14ko GAO