Zumarteren leku aldaketa auzolanean bideratuko dute gaurtik

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 5a, 09:46

Heldu da eguna, asteazken honetan bertan ekingo diete Zumartekoek, leku aldaketa lanei. Eskola, dakizuenez, lekuz aldatzera doa. 32 urtez egoitza izan duten Villa Pilarretik badoaz aldi baterako, bertan egitekoak diren eraberritze eta handitze lanak bideratu ahal izateko. Datozen bi ikasturteotan, 2017-18 eta 2018-19 ikasturteetan, herriko txoko ezberdinetan kokatuko dira herriko musikariak; Udarregi Ikastolan, atez ateko bilketaren garai bateko Artzabal inguruko informazio bulegoan, eta Santueneko frontoi atzean.

"Zure laguntza behar dugu!" adierazi dute Zumarte Musika Eskolatik aurreko asteotan zabalduriko oharrean. Zumarte Musika ELeku aldaketa uztailaren 5 eta 6an egin asmo dute Zumartekoek. Garraio lanetarako laguntza eskatu dute. "Zumarte Gero Arte" festa egin genuen eta orain musika eskolako instrumentu, altzariak, materiala bildu eta 2017-18/2018-19 ikasturteetan erabiliko ditugun lokal desberdinetara eramateko lekualdaketa antolatu dugu".

4 txanda antolatu dituzte uztailaren 5 eta 6rako. Laguntza behar dute. Animatzen denak idatzi dezala email bat zumarte@telefonica.net helbidera. Bertan adierazi zein eta zenbat txandetan laguntzeko prest zauden.  

Leku aldaketarako txandak

Uztailak 5, asteazkena

09:00-13:00 Lehen txanda.

16:00-19:30 Bigarren txanda.

Uztailak 6, osteguna

09:00-13:00 Lehen txanda.

16:00-19:30 Bigarren txanda.

Izen ematea: idatzi email bat zumarte@telefonica.net helbidera. "Agian txanda batean parte hartu dezakezu edo gehiagotan". Email horretan adierazi ze txandetan lagundu dezakezun.

Deitzailea: Zumarte Musika Eskola.

Lekualdaketak nora?

Udarregi Ikastola

Atez ateko informazio bulego ohia

Santueneko frontoi atzeko lokala