Ondoko argazki eta bideoan, duela bi urte, 2015eko uztailaren 4an Joxe Mari Zubimendik Zubietako Herri Batzarreko alkatetza kargua hartzeko Kaxkapen ospatu zuten ekitaldia duzue. Kargu hau bi urtekoa izaten da, bi udalerriren artean zatitua dagoen Zubietan. Legegintzaldiko lehen bi urteetan Usurbil aldetik 2015ko udal hauteskundeetara aurkezturiko hautagai bozkatuena izendatu zuten alkate; Zubimendi aipatu moduan.
Orain, datozen bi urteotan, 2019ra arte Donosti aldetik hauteskunde haietara aurkeztu eta bozkatuena izan zen hautagaiak hartuko du alkate kargua; Narciso Arrillaga Baldak.
Alkate aldaketa, igande honetan, uztailaren 9an egingo da, arratsaldeko 13:00etan frontoi atzeko Kaxkape egoitzan deitu duten ekitaldian. Aldaketarik ez bada, ohi den moduan, Usurbil eta Donostiako Udaleko ordezkaritza bat bertaratuko da hitzordura.
2015eko maiatzeko udal hauteskundeak
Usurbil aldeko hautagaien emaitzak:
Aizpea Aizpurua Arroyo 51
Itziar Basterrika Unanue 53
Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta 64
Donostia aldeko hautagaien emaitzak:
Narciso Arrillaga Balda 67
Mikel Bengoetxea Iparragirre 60
Fernando Iturralde Zabala 55
Emaitzak aintzakotzat hartuta, 2015-19 legegintzaldian Zubietako Herri Batzarreko alkate izango dira:
2015-17 artean: Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta.
2017-19 artean: Narciso Arrillaga Balda.