Odol ematea, uztailaren 10ean

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 6a, 08:08

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin lehen astelehenerako finkatu ohi duen hitzordua, izatez uztailaren 3an behar zuen, baina astebete atzeratu dute oraingoan. Honenbestez, hurrengo astelehenean, uztailaren 10ean izango da odol ematea. Ordutegia ohikoa izango da; 18:00-20:30 artean anbulatorioan eman ahalko da odola.

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.com edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.com

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.