Ekainaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako, ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hasi Beka deialdiko oinarriak onartu zituen. Interesdunek irailaren 30era arteko epea dute eskabideak aurkezteko.
Xehetasunak
Xedea: "Proiektu berri bat duen ekintzaileari, urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izan dezaten. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Beterri-ekinean zerbitzutik tutorizazio bat emango da, eta enpresa abian jartzea eta finkatzearekin lotutako laguntzak ere eskainiko zaizkio, horrela badagokio. Beterri Buruntza Elkarlan espazioa proiektuan sortzen den sarean ere kokatzen da proiektu hau, Kabieneren parte-hartzearen eskutik".
Eskaerak aurkeztea: irailaren 30era arte.
Bekaren zenbatekoa: "gehieneko zenbatekoa 1.089,00 eurokoa izango da, beti ere 12 hilabetetako egonaldia izaten badu Kabienen".
Ordaintzeko modua: "Bi zatitan ordainduko da beka: Lehenengo % 80a ebazpena ematen denean eta bigarrena berriz % 20 12. artikuluan zehazten den memoria aurkezten denean eta baita ere Kabieneko egonaldiari dagozkion faktura agiriak".
Onuradunak: "Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak, udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak, ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2017. urtean alta eman berri dutenak, baldin eta bideragarria den negozio plana egina badu Beterri-Buruntza eskualdeko ekintzailetza zerbitzuan".
Onuradunen betebeharrak:
-Adinez nagusia izatea.
-Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea.
-Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea.
-Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena garatzen ari izatea.
-Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
Informazio gehiago: Uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala