Bidasoako Kontrabandisten ibilbidearen helmugara iritsiko dira mendizaleak igandean

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 7a, 08:30

Urte hasieratik Bidasoako Kontrabandistak izeneko ibilbidea osatzen dabiltza etapaz etapa, Andatza M.K.T.-ko kideak. Ibilbide amaierara heldu dira jada. Igande honetarako, uztailaren 9rako antolatua dute zazpigarren eta azken etapa, Etxalar-Ibardin artekoa. Izen ematea itxita dute jada.

Eguna: uztailak 9, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:00etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.

Ibilbidea: Etxalar-Ibardin, 21 km. "Uztailaren 9an Usurbildik autobusez abiatuko gara, Etxalartik Ibardinera joateko. Ibilbidea amaitutakoan Usurbilera itzuliko gara. Ondoren bazkaria izango da eta nahi duenak izena eman dezake irteerarako izena ematerakoan, dagokion diru kopurua ordainduz".

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguro txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Benasquera irailaren 9an eta 10ean Andatzakoekin

Iaz bezala, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”, berri eman dute antolatzaileek. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak:

Egunak: irailak 9, 10.

Ibilbidea:

-Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.

-Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.

Izen ematea: uztailaren 12ra arte.

Prezioak:

-Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.

-Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.

Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.

-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”. 

Informazio gehiago eta hartuemanetarako:

andatza.com

andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.