Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak, "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua" izeneko jardunaldia antolatu dute uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen. Arrakasta handia izan du, jada itxita dagoen matrikulazio epeak. Jardunaldirako espazio handiago bat aurkitu behar izateraino; Udarregi Ikastolako jangelan burutuko da jardunaldia. BERRIAk zuzenean eskainiko du streaming bidez.
Jardunaldion baitan, publiko ororentzako zenbait kultur ekitaldi ere antolatu dira uztailaren 13rako. Honatx egitarau osoa:
EGITARAUA
Uztailak 13, osteguna
09:00-09:10 Ongi etorria: Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria).
09:10-09:30 Sarrera: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (Kazetaria eta EHUko irakaslea).
09:30-10:15 Mari Luz Esteban (Antropologoa, EHUko irakaslea).
10:15-11:30 Ignazio Aiestaran (Filosofoa, EHUko irakaslea).
---
11:45-12:30 Maria Reimondez (Itzultzaile, interpretari eta poeta).
12:30-13:15 Itziar Gandarias (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea).
---
15:00-17:00 Mahai-ingurua: Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, Itziar Gandarias, Maria Reimondez. Moderatzailea: Idurre Eskisabel.
17:00-17:30 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
---
18:00 Bisita gidatua Usurbilgo muralgintzan barrena eta Jose Luis Zumetaren estudiora. Izen ematea, aurrez: info@kultour.pro
22:00 Gaualdia Mikel Laboa plazan, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaizarekin, eta La Basurekin.
Uztailak 14, ostirala
09:00-09:30 Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).
09:30-10:00 Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria).
10:00-10:30 Tarana Karim (SOS Arrazakeria elkarteko kidea).
---
11:00-11:30 Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea).
11:30-12:00 Aminata Diop Seck (Amher elkarteko kidea).
12:00-13:30 Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser (itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean).
13:30-14:00 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileen adierazpenak:
Iñaki Alegria, UEU-ren zuzendaria
https://youtu.be/3n6d7hOLZmU
Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendaria
https://youtu.be/MGM-iiwpx00
Xabier Arregi, Usurbilgo Udaleko alkatea
https://youtu.be/ddf5mL5W96A