Erraustegiaren aurkakoa ere izan zen, Zubietako alkate aldaketa ekitaldia

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 10a, 10:15

Erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko banderolak eskutan zituztela eman zuten ekitaldi osoa, atzo eguerdian Zubietako Kaxkape egoitzan ospaturiko alkate aldaketa hitzordura joandako zubietarrek. Modu batean nahiz bestean, pil-pilean den gai honi zuzenean edo zeharka erreferentzia egin zioten bertaratu ziren ordezkari politikoek, Donostiako alkate Eneko Goiak izan ezik. Ondoko irudietan ikus dezakezuen moduan agurtu zuten Donostiako alkate eta garai bateko Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu ohia, zubietarren errausketaren aurkako oihu eta banderolekin.