Ugartondo eremuko C eta D partzeletan eraikiko diren babes ofizialeko 46 etxebizitza eta A eta B partzelatan eraikiko diren beste 46 etxebizitza tasatuak, guztiak beren garaje eta trastelekuekin esleitzeko oinarriak behin betiko onartu zituen udalbatzak, ekainaren 27ko osoko ohiko bilkuran. Erabakiaren berri ematen duen iragarkia ostiralean, uztailaren 7an argitaratu zuen Usurbilgo Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Behin iragarkia plazaratuta, 20 eguneko epea egongo da izen emateko. Uztailaren 27ra arte hain zuzen. “Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman ahalko du izena, eta kupo horiei dagokien etxebizitzarik esleituko ez balitzaioke, zerrenda orokorrera igaroko litzateke”, ohartarazi dute Usurbilgo Udaletik.
2016ko Errenta Aitorpena
Etxebizitzon esleipenerako oinarriak aipatu moduan, behin betiko onartu zituen udalbatzak aho batez ekainaren 27ko osoko bilkuran. Hasieraz onartu zituztenetik ez da alegaziorik izan. Baina bi aldaketa txertatu ditu Udalak. Batetik, 2015ekoa ez, 2016ko Errenta Aitorpena hartuko zaie kontuan eskatzaileei. Datu eguneratuagoak beraz.
Bestalde, gizarte-sektore ezberdinentzako etxe kopuru zehatzak gorde dira. Tartean, 35 urtetik beherako herritarrentzat 10 etxebizitza. Kupo honetan zuzenketa bat txertatu du Udalak, eskabideak norbanako bakarraz zein pertsona bat baino gehiagoz osaturiko bizikidetza-unitateak aurkeztu daitezkeela argitzeko batez ere.
Eraikiko den etxebizitza kopurua
Guztira: 122.
-Babes Ofizialeko 46 etxebizitza.
-Tasatutako 46 etxebizitza.
-30 etxebizitza libre.
Oharra: etxebizitza guztiek dagokien garaje plaza eta trastelekua izango dute.
Etxebizitzon ezaugarriak
Babes ofizialeko etxebizitzak
Kopurua: 46.
Ezaugarriak:
-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.
-3 logelako 26 etxebizitza.
-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.
-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:
2016 urteko zerga-ekitaldiari loturik, honako gehieneko eta gutxieneko hauen artean egon beharko dute eskatzaileek:
-9.000 eta 39.000 € kasu orokorrean.
-3.000 eta 39.000 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.
-Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei.
Tasatutako etxebizitzak
Kopurua: 46.
Ezaugarriak:
-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.
-3 logelako 26 etxebizitza.
-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.
-Preziook hartuko dira oinarri gisa:
2.110,00 €/m2 erabilgarria
Garaje itxia: 18.000,00 €
11,10 m2 tako trasteleku itxia: 6.200,00 €
-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:
25.000 eta 58.500 € kasu orokorrean.
3.000 eta 58.500 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.
Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei
Gizarte-sektore ezberdinei zuzenduriko etxebizitzak
Babes ofizialeko 46 etxebizitza gizarte sektore ezberdinei zuzenduak egongo dira:
-Minusbaliatuentzako 2 etxebizitza.
-70 urte edo gehiagokoentzako 4 etxebizitza.
-Babes bereziko gizarte-sektoreentzako (haien kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) 5 etxebizitza.
-35 urte beherakoentzako 10 etxebizitza.
-Aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza.
Bete beharreko baldintzak
-Esleipendunek pertsona fisiko adinez nagusiak izan behar dute.
-Eskatzaileek ezin dute inolako zorrik eduki Usurbilgo Udalarekiko.
-Usurbilgo udalerrian etenik gabe erroldatuta egon beharko da (egoiliar izanik, gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez erroldatuta egotea). Edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izatea gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez.
-Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da egon bizikidetza-unitate batean baino gehiagotan aldi berean.
Eskaerak
Udal erregistroan aurkeztu ahalko dira uztailaren 27ra arte.
Informazio gehiago:
Usurbilgo Udala
943 371 951
Irudia: Usurbilgo Udala.
Uztailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: