Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, maiatzean baino 21 langabetu gutxiago zenbatu zituzten ekainean Usurbilen, guztira 250. Gizon zein emakumeetan eta adin tarte ia denetan egin du behera langabetu kopuruak. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murriztera jo du. Bailara mailan, 128 langabetu gutxiago zenbatu dituzte, Gipuzkoan 1.327 langabetu gutxiago.
Kontratazioak ere gorantz egin du maiatzetik ekainera, 394tik 447 kontratu erregistratzera igaro da udalerri hau. Ohi bezala, nabaria izaten segitzen du gizon eta emakume kontratatu kopuruaren artean dagoen aldeak. Ekainean 447 lan kontratutik 254 gizonezkoenak izan ziren, 193 emakumezkoenak. Aldiz, emakumezko langabetu gehiago erregistratu ziren ekainean (137), gizonezkoak baino (113).
2017ko ekaina
Usurbil: 250. Buruntzaldea: 3.433. Gipuzkoa: 34.518.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 113.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 44.
45 urtetik gora: 61.
Emakumezkoak: 137.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 73.
45 urtetik gora: 59.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 26.
Eraikuntza: 24.
Zerbitzuak: 174.
Aurretik lanik gabe: 18.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 750.
Astigarraga: 248.
Hernani: 1.005.
Lasarte-Oria: 926.
Urnieta: 254.
Usurbil: 250.
Guztira: 3.433.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 35.845.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 447.
Aldi baterakoak: 423.
Zerbitzuen sektorean: 281.
Sexuaren arabera: 254 lan kontratu gizonezkoenak, 193 emakumezkoenak.