Zazpi hilabeteren ostean, mendizaleak iritsi dira helmugara. Urtarrilaz geroztik egin dituzten zazpi irteeren ostean, osatu dute Kontrabandisten Ibilbidea. Hilero egin dituzten txangoen bidez, Hendaia, Hondarribia, Arritxulo, Arantza, Beintza, Ziga, Erratzu, Etxalar eta Ibardin zeharkatu dituzte. Uztailaren 9an egin zuten azken irteera, Etxalar-Ibardin arteko etapa. Bertan atera zuten talde argazkia duzue ondokoa. Amaitu dute ibilbidea, uztailaren 9an egin zuten Kontrabandisten Ibilbideko azken etaparekin.
Benasquera asteburu pasa irailean
Andatza M.K.T.-k bi hilabete barrurako antolatu du hurrengo hitzordua. Irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu dute, urtero egin ohi duten Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”, berri eman dute antolatzaileek. Izen ematea ixtear dute. Hemen xehetasunak:
Egunak: irailak 9, 10.
Ibilbidea:
-Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
-Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
Izen ematea: uztailaren 12ra arte.
Prezioak:
-Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.
-Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.
Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”.
Informazio gehiago eta hartuemanetarako:
andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.