Uztailaren 24tik 31ra ospatuko diren festen baitan antolatu dute ekimen berri hau. Parte hartzeko egin beharrekoa oso erraza da. “Gustukoa al duzu zuk bertsolaritza?” eta “Nola ikusten duzu zuk gaur Zubieta?” puntuetako bati edo biei eta nahi beste aldiz erantzun paper mutur batean. Paper zati horren atzealdean izen abizenak eta telefono zenbakia idatzi eta Alamandegin, Barazarren eta txosnan egongo diren bertso-kutxen barruan utzi. “Erantzunak irakurriko ditugu eta, zorte apur batez, baita saritu ere!”, iragarri dute antolatzaileek. Sari banaketa uztailaren 29ko sagardo dastaketaren baitan egingo da, eguerdiko 13:00ak aldera. Honatx parte hartzaileen artean banatuko diren sariak:
1-Txapela eta sari berezia.
2-Bizitza aldatzeko aukera eta sari berezia.
3-Aratz jatetxean bazkaltzeko aukera eta sari berezia.
Jaiak ate joka
Zubieta festa giroan murgiltzear da. Jai Batzordeak prest du jada jai egitaraua. Urtero moduan "gaika" sailkatu ditu festa egunak:
-Uztailak 24, astelehena: Mozorro Eguna.
-Uztailak 25, asteartea: Santio Eguna.
-Uztailak 26, asteazkena: Oilasko Biltzaile Eguna.
-Uztailak 28, ostirala: Umeen Eguna.
-Uztailak 29, larunbata: Jubilatuen Eguna.
-Uztailak 30, igandea: Gaupasa Eguna.
-Uztailak 31, astelehena: San Inazio Eguna.