Etxeko berri lerrootan. Beste ezer baino lehen gogorarazi, uztailaren 21ean argitaratuko dugula oporraldi aurreko azken astekaria. Honenbestez, aldizkariotako baterako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, erredakzioa@noaua.eus helbidera helarazi behar dituzue, uztailaren 18a baino lehen. Opor osteko lehen NOAUA!, irailaren 8an emango dugu argitara.
Bazkidetza kobratzea
Bestalde, heldu da NOAUA!ko bazkidetza kobratzeko garaia. Xehetasun guztiak gutun honetan dituzue:
Kaixo Noauakide!
2017ko kuota kobraketa, uztailaren 15ean hasiko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aurten iazko kopuru berdina izango du, eta ogasunean hobaria jasotzen jarraitzeko aukera izaten jarraituko duzue. 40€ kobratuko zaizkizu datozen egunetan eta errenta aitorpenean 12€ko hobaria jasoko duzue datorren urtean. Zuri dagokizunean, banku bidez kobraketa egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere.
Ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hauxe da gure kontu korronteko zenbakia: Rural Kutxa: ES03 3008 0259 11 3086496928.
Jakinarazten dizuegu, Noaua!ko Zuzendaritzan norbaitek parte hartu nahiko balu, bideak irekiak dituela. Esan martxoan batzar orokorra egin genuela, eta norbaitek zerbait jakin nahi izango balu edo dokumenturen bat ikusi nahiko balu, bertara gerturatzea nahikoa izango duela eta bere zalantzak argituko dizkiogula. Amaitzeko, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzun ahalegina. Horretarako zabaldu dugu zuentzako tartea aldizkari eta web orrialdean; "Bazkideen Txokoa".
Besarkada bat eta hurrengo arte.
2017ko uztailaren 6an
NOAUA! KULTUR ELKARTEA
OHARRA: Azken urtean, zure datu pertsonaletan aldaketarik egon bada, guri ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizuke. Aldi berean, edozein zalantza argitzeko guregana jo dezakezu.