"Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen ari diren lekua" jardunaldia abian

Abiatu berri da Udarregi Ikastolako jangelan, "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua", UEU-ren udako ikastaroen baitan, Usurbilgo Udalak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Jakin Fundazioak ostegun eta ostiral honetarako,  antolaturiko Jakin Jardunaldiak. Hitzordua zuzenean eskaintzen ari da Berria TB, Youtube bidez.

Jardunaldiok, aipatu hiru erakundeok datozen hiru urteotarako martxoa amaieran sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren baitan antolatu dira. Bi egunotan, 12 aditu eta aritu bilduko ditu hitzorduak. Euskara, generoa, jatorria eta klasea, lau esparru hauen arteko talka eta elkarguneak aztertuko dira. Ikastaroaz gain, kultur programazio zabalarekin osatuko da jardunaldia.

Oso arrakastatsua suertatu da, jada itxita dagoen matrikulazio epea. Hainbesterako, aurreikusitakoa baino areto handiagoan ospatuko dela azkenean jardunaldia, Udarregi Ikastolako jangelan hain zuzen. 

EGITARAUA

Uztailak 13, osteguna

09:00-09:10 Ongi etorria: Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria).

09:10-09:30 Sarrera: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (Kazetaria eta EHUko irakaslea).

09:30-10:15 Mari Luz Esteban (Antropologoa, EHUko irakaslea).

10:15-11:30 Ignazio Aiestaran (Filosofoa, EHUko irakaslea).

---

11:45-12:30 Maria Reimondez (Itzultzaile, interpretari eta poeta).

12:30-13:15 Itziar Gandarias (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea).

---

15:00-17:00 Mahai-ingurua: Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, Itziar Gandarias, Maria Reimondez. Moderatzailea: Idurre Eskisabel.

17:00-17:30 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

---

18:00 Bisita gidatua Usurbilgo muralgintzan barrena eta Jose Luis Zumetaren estudiora. Izen ematea, aurrez: info@kultour.pro

22:00 Gaualdia Mikel Laboa plazan, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaizarekin, eta La Basurekin.

Uztailak 14, ostirala

09:00-09:30 Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).

09:30-10:00 Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria).

10:00-10:30 Tarana Karim (SOS Arrazakeria elkarteko kidea).

---

11:00-11:30 Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea).

11:30-12:00 Aminata Diop Seck (Amher elkarteko kidea).

12:00-13:30 Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser (itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean).

13:30-14:00 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus