Ez zuten lan erraza izango, benetan mamitsua izan baitzen, Udako Euskal Unibertsitateak, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak Usurbilen antolaturiko "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua" jardunaldiko lehen eguna. Baina ezinhobeto bete zuten haien lana. Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak bertsotan laburbildu zuten, aipatu jardunaldiko lehen egunak emandakoa.
Egunean zehar parte hartu zuten solaskideek hitz egindakori buruzko ondorioak mahai inguru baten bueltan plazaratu ostean izan zen. Ondoko bideoan duzue entzungai, Lujanbio eta Colinaren bertso saioa.
Uztailak 14, ostirala
09:00-09:30 Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).
09:30-10:00 Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria).
10:00-10:30 Tarana Karim (SOS Arrazakeria elkarteko kidea).
---
11:00-11:30 Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea).
11:30-12:00 Aminata Diop Seck (Amher elkarteko kidea).
12:00-13:30 Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser (itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean).
13:30-14:00 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin Fundazioa eta Usurbilgo Udala.