GuraSOSek laguntza behar du, helegiteen kostuei aurre egiteko

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 14a, 11:35

Erraustegia alboratuko duen hondakinen kudeaketaren auzia adostasunez eta elkarlanean konpontzeko lanean dabilen GuraSOS taldea guztion laguntza beharrean da. Sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, "dirua behar dugu aurrera joateko".

Diru-laguntzarik jasotzen ez duen talde bati buruz ari gara, "taldeko partaideen poltsikoetatik dator, nagusiki, gure finantziazioa. Eta, nola ez, egin ditugun ekimenetan herritarrek egindako diru-ekarpenetatik".

Hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzeko bide-orriaren baitan, erraustegiko lanak geratzeko hainbat ekimen judizial abiatu dituzte azken urtean. "Horretan, taldeko "guraso juristek" eta proiektuan lagundu nahi duten abokatuak eta prokuradoreak izan ditugu bidelagun. Musu-truk. Beren denbora eta sormena GuraSOSen zerbitzuan jarri dute eskuzabaltasunez. Prozesu judizial horien artean, epaitegiak kontra erabaki du batzuetan. Horietako batean, gainera, kosta bikoitza eskatu zaigu Gipuzkoako tribunalena".

Gastu hauei aurre egiteko laguntza eskatzen dute. "Ekarpen guztiak izango dira ongi etorriak. Mila mila esker!". Honatx diru ekarpenak egiteko GuraSOSen kontu zenbakia:

ES18 30350140391400030208

GuraSOS sarean

Twitter: @tgurasos

Facebook: https://www.facebook.com/gurasos/?fref=ts

http://www.gurasos.org

https://blogagurasos.wordpress.com