68 urteko kamiolari usurbildarra hil berri da, Igeldora bidean. Ezbeharra ostiral arratsalde honetan, 17:35ak aldera gertatu da, Donostiatik Igeldora kamioia gidatzen ari zela. Ezagutzera eman diren lehen datuen arabera, ez da istripuz hil, berez baizik. Antza, ondoezik sentitu ostean. Kamioiaren atzetik zihoazen bi ibilgailu kamioia abiadura galtzen zihoala ohartu dira, atzera egiten hasi eta autoon aurka talka egiteraino. Ibilgailuotako gidaririk ez da zauritu. Gertaera honen ostean, kamioiko gidaria hilda dagoela egiaztatu ahal izan dute. Zabaldu diren datuen arabera, 68 urteko Usurbilgo bizilaguna da hil berri den kamioilaria.