Leiho eta balkoiak, erraustegia geldiarazteko oihalez janzteko deia

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 15a, 09:57

Zubietan eraiki nahi duten erraustegia ez onartzeko deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Erraustegia geratzea eskatzeko oihalak zintzilikatzeko gonbita luzatu dute. Ondoko irudikoak bezalakoak. Zubieta Lantzenek eta Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak erraustegirako gasa sartzeko lanen eremuan gaur deitu duten elkarretaratzean banatu dute sorta bat. Usurbilen, Alkartasuna Kooperatiban dituzue salgai 8 eurotan. Oihala zintzilikatzen duzuenean, argazkia atera eta sare sozialetara igotzeko deia egin dute, #erraustegirikez traola baliatuta.