Lanbide Heziketan matrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 17a, 08:36

Uztailaren 19ra arte (azken egun hau barne)  2017-18 ikasturterako matrikulatzeko aukera egongo da Lanbide Eskolan. Ordutegi honetan: 08:30-14:30/ 16:00-18:00. 2017-18 ikasturterako honako hezkuntza eskaintza dute: elektrizitatea eta elektronika, mantenua eta energia, administrazioa eta fabrikazio mekanikoa. Kalitatezko irakaskuntza, lanpostu bat topatzeko erraztasuna, enpresa praktikak, atzerrian praktikak, ekipamendurik berriena eskaintzen dute Lanbide Eskolan. Informazio gehiagorako: 943 36 46 00/ lhusurbil.eus/eskola@lhusurbil.eus