Udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2017ko uztailaren 17a

Kultura, kirola, nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumen eta gizarte zerbitzuen eremuetan 2017. urtean zehar egitasmo edo ekimen ezberdinak gauzatu ahal izateko edo baliabideetarako diru-laguntzen behin betiko ebazpenak kaleratu berri ditu Usurbilgo Udalak, uztailaren 18 honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira, 150.000 euro inguru banatuko ditu diru-laguntzetan, deialdira aurkeztu diren norbanako, talde, elkarte edo erakundeen artean.

Honatx Udalak 2017ari begira banatuko dituen diru-laguntzen gaineko xehetasun gehiago:

Kultura

Emango den laguntza: 79.490,35 euro.

Eskatzaileak: 21.

Lagundutako egitasmoak: ikastaroak, irteerak, udako aisialdiko ekintzak, bestelako ekintzak...

Informazio gehiago: Kulturako 2017ko udal diru-laguntzak

Kirolak

Emango den laguntza: kirol taldeentzako 45.000 euro eta beste 1.000 euro kirol elkarteak ez diren taldeen kirol jarduerak laguntzeko.

Eskatzaileak: 11 kirol talde eta kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko beste lau eskaera.

Informazio gehiago: Kiroletako 2017ko udal diru-laguntzak

Ingurumena

Emango den laguntza: 2.732 euro.

Eskatzaileak: 11.

Informazio gehiago: Ingurumeneko 2017ko udal diru-laguntzak

Nekazaritza eta abeltzaintza

Emango den laguntza: 10.000 euro.

Eskatzaileak: 11.

Eskatutakoa: materiala erosi edota baliabideetarako laguntzak nagusiki.

Informazio gehiago: Nekazaritza eta abeltzaintzako 2017ko udal diru-laguntzak

Gizarte zerbitzuak

Emango den laguntza: 11.199 euro inguru.

Eskatzaileak: 17 elkarte.

Informazio gehiago: Gizarte zerbitzuetako 2017ko udal diru-laguntzak

Usurbilgo Udalaren ataria: usurbil.eus