Haimar Zubeldia, erretiroa hartzera doa

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 17a, 15:22

Frantziako Tourrean punta puntako txirrindularien artean lehiatzen ikusiko dugun azken aldia dugu honakoa. Zabaldu berri dutenez, Haimar Zubeldia erretiroa hartzera doa. Igandean Parisen amaituko den Tourraren ostean, Donostiako Klasikan parte hartuko du uztailaren 29an. Gipuzkoako hiriburuko proba hau izango da usurbildarrak jokatuko duen azkena. Etxean borobilduko du beraz. profesional mailan eman dituen ia 20 urteko ibilbidea. Zubeldiak 1998an debutatu zuen Euskaltel Euskadi taldearekin. Ordetik ibilbide oparo askoa jorratu du usurbildarrak. Garaipen handiak eta ohorezko postuak eskuratu ditu hainbat probatan. 

Egun Trek-Segafredo taldearekin lehiatzen ari da Frantziako Tourrean. 15 alditan lehiatu ostean, 2017ko Frantziako Tourrean ez zuela parte hartuko zabaldu zen arren, azkenean bai, Haimar Zubeldia usurbildarra munduko txirrindulari onenekin lehiatzen ari da asteotan. Trek-Segafredo taldearekin parte hartzen ari da Tourrean, talde kide bat ordezkatuz. Hain zuzen, dopin kontrol batean positibo eman ostean, Andre Cardoso txirrindulari portugaldarra taldetik kanpo utzi dute, eta Zubeldia bera ordezkatzen ari da. Haimarren azken Tourra izango da.