Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuetako bat Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2017ko uztailaren 18a

Datorren hilabetean ospatuko den 78. edizioaren baitan antolatu den Organo Zikloko kontzertuetako bat Usurbilen iragarri dute aurten ere. Abuztuaren 6an, arratsaldeko 20:00etan Salbatore Elizan. Yves Rechsteinerrek eskainiko dizkigun Berlioz, Franck, Saint-Saëns eta Oidor-en obrez gozatzeko aukera izango da. "Musika frantsesaren errepertorio askotarikoaren bitartez, Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoaren ezaugarri tinbrikoak nabarmenduko dira", iragarri dute antolatzaileek. Usurbilgo Udalak babestuko duen kontzerturako sarrera doakoa izango da. Informazio gehiago: quincenamusical.eus