Baxurde Txiki U.T.T.-k finkatu da jada hamargarren ediziora heldu den kirol proba herrikoiaren hitzordua; irailaren 17an ospatuko da, igande goizez, 10:30ean abiatuko den lasterketarako bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Lasterketarako aurrez eman ahalko da izena Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Edizio borobil honetan ere, “zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren” adierazi dute antolatzaileek.
10. Baxurde Krossa
Eguna: irailak 17, igandea.
Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).
Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako lekua.
Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com edo Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.
Podiuma
Lehen hiru gizonezkoak:
1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47
2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51
3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04
Lehen hiru emakumezkoak:
50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24
56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45
47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50
Lehen usurbildarrak:
1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47
47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50
Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa