San Esteban egunez, abuztuaren 3arekin batera abiatuko dituzte festak Urdaiagan. Orbeldi Dantza Taldekoak gonbidatu dituzte, hiru egunez luzatuko diren festen hasierara. Hortik aurrera, haurrei zuzenduriko ekitaldiak izango dira, baita aipamen berezia merezi duten auzotarrei begira antolaturiko hitzorduak ere. Tartean, abuztuaren 4an 14:00etan ospatuko den herri bazkaria. Txartelak aurrez eskuratu ahalko dira hainbat tabernetan. Haren ostean, helduen arteko jolasak ospatuko dira Urdaiagako plazan. Gabenara, Eromeria edota Odolaren Mintzoa taldeek girotuko dute gau partea, bertsolariekin batera. Honatx datozen Xanixtebanetako jai egitaraua:
Urdaiagako jaiak
Abuztuak 3, osteguna
10:00 Txupinazoa.
11:00 Meza nagusia.
Meza amaitzean, herriko dantzariak eta ondoren, ardo eta paxientxi banaketa.
18:00 Hirugihar banaketa, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek girotua.
Abuztuak 4, ostirala
14:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai izango dira Aitzagan, Txirristran, Artzabalen eta Santueneko Gure Elkartea jubilatuen egoitzan.
18:00 Helduen jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Gauean, Gabenara erromeria.
Abuztuak 5, larunbata
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
Ondoren, buruhandiak.
13:00 Umeen bazkaria: norberak ekarri eta bertan edaria eta postrea banatuko da.
15:30-16:00 Izen ematea mus txapelketan.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Odolaren Mintzoa eta Eromeria.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.