Azken zehaztasunen faltan, ia erabat josia du Atxegaldeko Jai Batzordeak, aurtengoan abuztuaren 25, 26 eta 27an ospatuko diren jaietako egitaraua. Herrian zehar egingo duten kalejiraren bidez Atxegaldera erakarriko dituzten lagunekin txupinazoa jaurti eta luntx mundiala dastatuz hasiko dituzte 48 orduz luzatuko diren festak. Tartean, Haurren Eguna antolatu dute abuztuaren 26rako. Lehiaketei eskainia egongo da azken jai eguna, toka edota Mastertxef txapelketekin. Eta musikaz blaituko dituzte gauak, Izeberg, Liher, Gabenara, Erokomeri eta DJekin. Ez ahaztu, aurten ere herri afaria antolatu dute festen baitan. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira.
Abuztuko azken asteburua beraz, Atxegaldeko festena izango da:
Atxegaldeko jaiak
Abuztuak 25, ostirala
Eguerdian, batzordearen bazkaria.
Ondoren, kalejira herrian zehar eta Atxegaldeko auzoan.
20:00 Txupinazoa eta luntx mundiala.
Gauean: Izeberg (Herriko taldea), Liher eta Gabenara (Erromeria).
Abuztuak 26, larunbata
11:00 Umeentzako jolasak, eskulanak, zozketak, goxokiak…
14:30 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa, edaria eta postrea batzordearen kontu).
15:30-16:00 Museko izen ematea.
16:00 Mus Txapelketa.
18:00 Antzerkia, magoa, ikuskizuna…(zehazteke).
21:00 Herri afaria.
Gauean, Eromeria (Berbena) eta DJ.
Abuztuak 27, igandea
11:30 Toka Txapelketa
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.
17:00 Mastertxeff; sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
21:30 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak izan ditzake.