“Jaien antolakuntzan esku bat botatzeko prest egongo bazinate, zinez eskertuko genuke zuen prestutasuna”, adierazi dute Jai Batzordetik. Antolatzaileekin hartuenametan jarri besterik ez duzue zuen laguntza eskaintzeko. Bada ordea, festak babesteko beste bide bat ere, antolakuntza gastuei aurre egitea esaterako. Ostegun honetan, uztailaren 20an iluntze aldera etxez etxe ibiliko da Jai Batzordea laguntza biltzen. Une horretan bere ekarpena egin ezin duenak, “eskertuko genizueke jaietan zehar txosnan egongo den kaxara botako bazenute”.
ZUBIETAKO JAIAK
Uztailak 24, astelehena: Mozorro Eguna
18:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron IV. Argazki herrikoi erraldoiarekin, txalaparta doinuez alaituta! Etorri mozorrotuta, eta gure kontu eztarriak freskatzeko edabe magikoa!
Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
00:00 EGAN Taldearen eskutik dantzaldia.
02:00 JOXE REPLAY taldearen emanaldia.
Uztailak 25, asteartea: Santio Eguna
09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia.
Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.
18:00 Emakumeen pala partida, Errebote Plazan:
Perurena - Arrillaga
San Sebastian – Erasun
Jarraian, buruhandiak.
19:00 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.
Uztailak 26, asteazkena: Oilasko Biltzaile Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 28, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa. 16:00 Twistter erraldoia.
17:00 Txokolatada eta buruhandiak.
18:30 Apar festa
19:30 Sardin eta piper jatea.
22:00 Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Uztailak 29, larunbata: Jubilatuen Eguna
09:30 Meza.
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
14:00 Paella prestaketaren hasiera. Arroza, olioa, gatza eta suak jai batzordearen kontu, gainerakoaz kuadrilla bakoitza ardura dadila!
15:00 Paella jatea.
18:00 BURRUNBA Elektrotxaranga.
23:30 ZAPARRA taldearen kontzertua.
Ondoren, LAIOTZ erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
Uztailak 30, igandea: Gaupasa Eguna
16:00 Mus txapelketa (15:30tan Izen ematea).
16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
17:30 Toka txapelketa.
00:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa eta Gozategi. Dj Arosekin goizaldera arte luzatuko da gaua.
Uztailak 31, astelehena: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida. (Jokoaren azalpenak emango dira).
14:00 Zikiro jatea.
18:00 Herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
19:00 Emakumezkoen erakustaldia Herri Kiroletan:
Aizkolariak: Astondoa (Zeanuri) eta Etxaburua (Zizurkil)
Harri-jasotzailea: Etxeberria (Orio)
Ondoren, buruhandiak.
00:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin, erraustegiaren aurka egiten gabiltzan borroka gogoan izanez.
Amaitzeko, Musika txosnan.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.