Udako Kalera Martxari harrera egiteko deialdia

Noaua Aldizkaria 2017ko uztailaren 24a

Biharko etapak Getaria, Zarautz eta Hernani lotuko ditu. Arratsalde partean, Usurbildik igaroko da Udako Kalera Martxa. Martxako kideak arratsaldeko 16:30ak aldera iritsiko dira tren geltokira.

Martxari harrera egiteko, arratsaldeko 16:00etan biltzeko hitzordua finkatu dute frontoian. Handik kalejiran joateko deia egin da tren geltokiraino, eta bertan harrera egingo zaie Zarauztik datozen martxako partaideei.