Uztaileko azken astean biltzekoa da diru-laguntzen udal batzordea eta bertan aztertuko dituzte, ekainaren 26tik uztailaren 7ra euskara eta aisialdiko diru-laguntzetara herritarrek aurkeztu zituzten eskabideak. Adi, ebazpenen berri, atzerapenik ez bada, abuztuko lehen hamabostaldian emango baitute usurbil.eus edota Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Gero erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabalduko da. Behin betiko diru-laguntzen ebazpenak irailean argitaratuko dira.
Kultura, kirola, nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumen eta gizarte zerbitzuen eremuetan 2017. urtean zehar egitasmo edo ekimen ezberdinak garatzeko udal diru-laguntzak bestalde, behin betiko onartu ditu Usurbilgo Udalak. Ebazpenen berri, uztailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso dezakezue.
Osoko bilkura uztailaren 26an egingo da
Hilero azken astearteetan izan ohi den Usurbilgo Udalaren osoko bilkura egun bete atzeratuko dute oraingoan, uztailaren 25a jai eguna izango baita. Hilaren 26an izango da beraz plenoa, arratsaldeko 18:00etan.