Ondoko irudian duzue, hotelgintzako enplegu prestakuntza programan parte hartu duten Beterri-Buruntza eskualdeko langabetu eta eragileak, enpresa, Cebanc, Lanbide eta udal ordezkariak, berriki egin zuten ikasleen diploma banaketa ekitaldian. Balantze ezin baikorragoa egiten duten egitasmo honetaz. Tartean, Usurbilgo Udalak berak.
Lan munduratzea helburu duen programa honetan jorratzen den bidea nabarmentzen dute. Prestakuntzaz gain, jarraipen eta laguntza programa ere bai baita langatuentzat. Akonpainamendua jasotzen duten prozesu integral honetan ere, lan munduratzeko zailtasun gehien duten kolektiboen ahalduntze bat ere ematen da. Kasu honetan, egoera eta errealitate ezberdinak bizi dituzten emakumeena.
Enplegu prestakuntza programaren amaieran lortzen den ziurtagiri profesionala bezain garrantzitsua da langabetuok jorratzen duten bidea, proiektuon sustatzaileentzat. Eragile ezberdinen arteko koordinazio lana ezinbestekoa dela aipatzen digute, eskualdeko langabetuen beharretara egokitutako programok gauzatzeko. Usurbilgo Udalak jada halako proiektuak sustatzen badaramatza hainbat urte. Hondakinen kudeaketari edota dependentzia egoeran dauden herritarrei begirako zainketa lanen inguruko enplegu prestakuntza programak eskaini izan dituzte aurretik. Bide honetan sakontzeko asmo argia du Udalak.