Hainbat zerbitzuk urte garai honetara egokituko dute ordutegia, udako hilabete hauetan. Adi aldaketa hauei:
Oiardo Kiroldegian, udako ordutegia abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean. Lanegunetako ordutegia: 07:00-13:00/17:00-20:15. Larunbatetan: 09:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 09:00-13:00. Abuztuaren 1etik 27ra itxita.
Garbigunea
Udako ordutegia irailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30.
Sutegi udal liburutegia
Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Uztaileko astelehenetan, baita 17:00-19:00 artean ere.
KzGunea
Uztailean goizez zabalik, 09:00-13:00 artean. Abuztuan itxita. Irailaren 1etik aurrera 16:00-20:00 artean zabalik.
Bus taxia
Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua. Arra–tsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 25ean eta 31n. Abuztuan ere ez. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin berriz, bus taxi zerbitzua martxan.
Euskotren
Udako ordutegia indarrean da. Aldaketa esanguratsuena: larunbat, igande eta jai egunetako arratsaldeetan, trenak ordu erdiro izango direla Zumaia-Donostia artean. Informazio gehiago: euskotren.eus/ 944 333 333 / @euskotrenejgv
Lurraldebus
Aldaketarik ez. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340
TSST bus zerbitzua
Aldaketarik ez Usurbil-Hernani zerbitzuan. Informazio gehiago: tsst.info/943 361 740