Etapa berria abiatuko dute 3 urteko haurrek irailean; Haur Hezkuntza, Udarregi Ikastolako Agerialde eraikinean. Aurretik, Haur Eskolan bizi izandako zikloa behar bezala borobildu nahi izan dute. 3 urteko haurren gurasoek hezitzaileei esker ona adierazi nahi diete, “despedida” bazkarian eskaini zitzaien ondoko bertsoarekin. Ostiral honetan ospatuko duten jaialdiarekin agurtuko dute 2016-17 ikasturtea.
Haurreskolako bidea
Amaitu zaigu tamalez
Ta bizitako guztia
Nola adierazi hitzez
Lehen irri eta pausoak
Irribarrez eta negarrez
Kalexarren irteerak
ardiei ogia emanez
Zenbat esperientzi berri,
Gela bete da hondarrez!
Hainbeste ikasi dugu
Zuek alboan egonez
Eskeinitako altxorra
Gure barrenean gordez
Besterik ezin da esan
Eskerrik asko bihotzez!
Haur Eskolako 3 urteko haurren gurasoak