Jaiak dira Zubietan. Bertso saioa iragarri dute biharko. Uztailaren 28an ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi (argazkian), Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze arituko dira kantuan. Amaia Agirre arituko da gai jartzaile lanetan.
Lehen Puntu Txapelketa
Gustukoa al duzu zuk bertsolaritza? edota Nola ikusten duzu zuk gaur Zubieta? puntuetako bati edo biei eta nahi beste aldiz erantzun paper mutur batean. Paper zati horren atzealdean izen abizenak eta telefono zenbakia idatzi eta Alamandegin, Barazarren eta jaietako txosnan egongo diren bertso-kutxen barruan utzi.
Sari banaketa uztailaren 29ko sagardo dastaketaren baitan egingo da, eguerdiko 13:00ak aldera. Sariak, hauexek:
1.- Txapela eta sari berezia.
2.- Bizitza aldatzeko aukera eta sari berezia.
3.- Aratz jatetxean bazkaltzeko aukera eta sari berezia.