Ugartondoko etxebizitzen izen ematea, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2017ko uzt. 24a, 10:00

Uztailaren 27ra arteko epea dute interesdunek, Ugartondoko babes ofizialeko 46 etxebizitzetan eta 46 etxebizitza tasatuetan izen emateko epea. Eskabideak udal erregistroan aurkeztu behar dira. Argibide gehiago: usurbil.eus / 943 371 951

Zozketara arteko prozedura urratsez urrats

- Interesdunek eskabideak Usurbilgo Udal erregistroan aurkezteko uztailaren 27ra arteko epea egongo da.

- 10 egun izango ditu gero eskatzaileak, eskabidean egon daitezkeen akatsak zuzendu edo agiriak osatzeko.

- Eskabideak aztertuko ditu Udalak. Gero onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda argitaratuko du. 10 eguneko epea egongo da gero erreklamazioak aurkezteko.

- Aurkeztutako erreklamazioak erantzun, behin-behineko zerrenda zuzendu eta Udalak behin betiko onartuko du.

- Eskatzaileak zuzenean sartuko dira zerrendetan eta kupoetan.

- Etxebizitzen zozketa. Zerrenda eta kupo bezainbat zozketa egingo dira, orokorra barne dela.

- Etxebizitzen behin behingo esleipendunen zerrenda udal iragarki-taulan jarriko dute ikusgai.

- Itxarote-zerrenda osatuko da etxebizitza esleitu ez zaien eskatzaileekin.

- Zozketatik ateratako behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxarote-zerrendak Alkatetza dekretuz onartuko dira eta iragarki-taulan jarriko dira ikusgai.

- Interesdunek errekurtsoak aurkezteko aukera izango dute. Hurrengo pausoa, esleipenaren formalizazioa.