Santio Egunaren bezperan, arratsaldeko 18:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin murgilduko dira festetan. IV. argazki herrikoi erraldoia aterako dute eta segidan txosnen irekiera eta “fotokola”. Uztailaren 31ra arte, egunero izango da festarako aitzakiarik Zubietan. Astebetez luzatuko da, hortaz, jai giroa. Hementxe duzue egunez eguneko egitaraua:
Uztailak 24 astelehena: Mozorro Eguna
18:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron IV. Argazki herrikoi erraldoiarekin, txalaparta doinuez alaituta.
Segidan Txosnen irekiera eta “fotokola”.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
00:00 Egan.
02:00 Joxe Replay.
Uztailak 25 asteartea: Santio Eguna
09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia. Ondoren hamaiketakoa eta soka dantza.
18:00 Emakumeen pala partida, Errebote Plazan: Perurena - Arrillaga vs San Sebastian - Erasun.
Jarraian buruhandiak.
19:00 Patxi Ta Konpania.
Uztailak 26 asteazkena: Oilasko Biltzaile Eguna
n06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 28 ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta postrea eta sorpresa antolatzaileen esku.
16:00 Twistter erraldoia.
17:00 Txokolatada eta buruhandiak.
18:30 Apar festa.
19:30 Sardin eta piper jatea.
22:00 Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Uztailak 29 larunbata: Jubilatuen Eguna
09:30 Meza.
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
14:00 Paella prestaketaren hasiera.
15:00 Paella jatea.
18:00 Burrunba Elektrotxaranga.
23:30 Zaparra taldearen kontzertua. Ondoren Laiotz.
Uztailak 30 igandea: Gaupasa Eguna
16:00 Mus txapelketa (15:30ean izen ematea).
16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
17:30 Toka txapelketa.
00:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa eta Gozategi. DJ Arosekin goizaldera arte.
Uztailak 31 astelehena: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:00 Herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
19:00 Emakumezkoen erakustaldia Herri Kiroletan: Aizkolariak: Astondoa (Zeanuri) eta Etxaburua (Zizurkil). Harri-jasotzailea: Etxeberria (Orio). Ondoren buruhandiak.
00:00tan Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin. Amaitzeko, musika txosnan.