Ezustea gaur Ugaldea industriagune inguruan. Arratsaldeko 14:30etan izan den gas isuri baten ondorioz, bertako lantegi gehienak ebakuatu eta N-634 errepidea itxi behar izan dute 200 metroko tartean.
Isuria antza, bertan obretan ari zen makina batek hodi bat haustean jazo da. Bertaratu diren suhiltzaile, Ertzaintza eta Naturgaseko teknikariek kontrolpean zuten egoera 16:30etarako. Ordurako teknikariek gas hodiko haustura konpontzea lortu dute.