Igande honetan, Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua Salbatore elizan

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 2a, 10:00

Ohikoa duten moduan, Organo Zikloko kontzertuetako bat Usurbilen egingo da. Abuztuaren 6an, arratsaldeko 20:00etan Salbatore Elizan. Yves Rechsteinerrek eskainiko dituen Berlioz, Franck, Saint-Saëns eta Oidor-en obrez gozatzeko aukera izango da. “Musika frantsesaren errepertorio askotarikoaren bitartez, Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoaren ezaugarri tinbrikoak nabarmenduko dira”, iragarri dute antolatzaileek. Usurbilgo Udalak babestuko duen kontzerturako sarrera doakoa izango da.

Informazio gehiago: quincenamusical.eus