Zumarte Musika Eskolan, irailaren 7an hasiko da ikasturtea

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 24a, 10:00

 

Udarregi Ikastolak bezala, irailaren 7an abiatuko du ikasturte berria Zumarte Musika Eskolak. Baina gogoan izan, Villa Pilarren handitze eta berritze lanak tarteko, behin behineko beste guneotan bilduko dira musikariak datozen bi urteotan; Udarregi Ikastolan eta Santueneko frontoi atzeko lokalean. Musika Eskolako bulegoa berriz, garai bateko Puntapax kaleko Atez Ateko Informazio bulegoan kokatuko da.