Urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izan dezaten. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartsuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Beterri-ekinean zerbitzutik tutorizazio bat emango da, eta enpresa abian jartzea eta finkatzearekin lotutako laguntzak ere eskainiko zaizkio, horrela badagokio.
-Eskaerak aurkeztea: irailaren 30era arte.
-Bekaren zenbatekoa: “gehieneko zenbatekoa 1.089,00 eurokoa izango da, beti ere 12 hilabetetako egonaldia izaten badu Kabienen”.
-Onuradunen betebeharrak:
-Adinez nagusia izatea.
-Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea.
-Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea.
-Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena garatzen ari izatea.
-Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten lagun–tzea baita.