Gaur hasiko dira Urdaiagako festak. Txupinazoa bota eta meza nagusiaren ondoren, herriko dantzarien txanda izango da. Orbeldi Dantza Taldearen ikuskizuna amaitu berritan, ardoa eta paxientxiak banatuko dituzte. Arratsaldean, Julen Alondo eta Eneritz Aulestia trikitilarien txanda izango da.
Abuztuak 3 osteguna
10:00 Txupinazoa.
11:00 Meza nagusia.
Meza amaitzean, herriko dantzariak eta ondoren, ardo eta paxientxi banaketa.
18:00 Hirugihar banaketa, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek girotua.
Abuztuak 4 ostirala
14:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai izango dira Aitzagan, Txirristran, Artzabalen eta Santueneko Gure Elkartea jubilatuen egoitzan.
18:00 Helduen jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Gauean, Gabenara erromeria.
Abuztuak 5 larunbata
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa. Ondoren, buruhandiak.
13:00 Umeen bazkaria: norberak ekarri eta bertan edaria eta postrea banatuko da.
15:30-16:00 Izen ematea mus txapelketan.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Odolaren Mintzoa eta Eromeria.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.