Txertatu Merkatuan, lanik gabe dauden gazteei eskainitako programa

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 22a, 13:27

Beterri-Buruntza udalek  Txertatu Merkatuan prestakuntza programaren edizio berri bat iragarri dute. Programa hau Beterri-Buruntzako gazteei eskainia dago eta lan mundurako sarbidea erraztea du xede. Aurten, hauxe izango da eskainiko den formazioa: margoketa industriala eta bizikleten konponketen prestakuntza. 

Langabezian dauden eta eskola lerrotik at dauden 18-22 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute Txertatu Merkatuan programan. Irailaren 7an hasiko da eta abenduaren 12ra arte iraungo du. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, egunean 5 orduz.  Plaza kopurua: 14. Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna izango dute.

 

Prestakuntzaren edukiak:

-Gizarte, lan orientazio eta integraziorako teknikak.

-Bizikleten konponketa eta margoketa industrialeko prestakuntza.

- Prestakuntza astelehenetik ostiralera izango da egunean 5 orduz arratsaldetan.

 

Izen emateko:

Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.

Ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

 

Informazio gehiago:

Tel.: 943 30 42 21

Email: txertatumerkatuan@andoain.eus