Auzotarren arteko bazkaria aurten, Atxegaldeko festen abiapuntu

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 24a, 10:39

Jai giroa bueltan dator. Udako festen errondaren baitan, Atxegalde murgilduko da ostiral honetatik 48 orduko etenik gabeko parrandan. Jai Batzordeak astebururako iragarri dituen ekitaldiei begira, zenbait ohar. Batetik, auzotarrak ostiral eguerdian Artzabal jatetxean ospatuko den bazkari baten bueltan bildu nahi dituzte antolatzaileek. Auzo bazkari modukoarekin abiatu nahi dituzte festak aurtengoan. "Hasi nahi dituzue festak gurekin?" Zenbat eta jende gehiago hobeto! Animatu eta hasi gurekin Atxegaldeko festak!", luzatu diete gonbita atxegaldetarrei. 13 euroko menua, auzo giro ederrean dastatu nahi duenarentzat deitu 636 034 026 telefono zenbakira ostegun hau baino lehen. Bazkalosterako kalejira iragarri dute Matraka elektrotxarangarekin.

Bestalde adi. Larunbat gauerako iragarri duten herri afari musikaturako txartelak aurrez eskuratu beharko dira, Aitzaga, Bordatxo edo Artzabalen. Honatx xehetasunak eta Atxegaldeko jaietako egitarau osoa:

ATXEGALDEKO JAIAK

Abuztuak 25, ostirala

Eguerdian, batzordearen eta auzokideen bazkaria Artzabalen.

Ondoren, Matraka elektrotxarangarekin kalejira herrian zehar eta Atxegaldeko auzoan.

20:00 Txupinazoa eta luntx mundiala.

Ondoren, buruhandiak.

Gauean: Izeberg, Liher eta Gabenara.

Abuztuak 26, larunbata

11:00 Umeentzako jolasak eta opari banaketa.

14:30 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa, edaria eta postrea batzordearen kontu).

15:30-16:00 Mus txapelketako izen ematea. Bikoteko 20 euro. Sariak:

1.saria: txapelak, kopak, baserriko lau oilasko, mariskada eta bi botila txanpain.

2.saria: kopak, 4 txuleta, mariskada eta bi botila txanpain.

3.saria: kopak, 4 untxi eta bi botila txanpain.

4.saria: kopak, 3 kg saiheski eta bi botila txanpain.

16:00 Mus Txapelketa.

18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

21:00 Herri afari musikatua, Ruben musikariak lagunduta. Txartelak 15 eurotan salgai aurrez, Aitzaga, Bordatxo eta Artzabalen. Menua: entsalada epela, oilaskoa garagardo saltsan eta gazta krema.

Gauean, DJ eta Elepunto.

Abuztuak 27, igandea

12:00 Toka Txapelketa. Izen ematea: 3 euro (haurrek doan). Sariak:

-Helduen txapelketa: 

1.saria: 50 euro. 2. saria: 30 euro. 3. saria: 20 euro.

-Haurren txapelketa: 

1.saria: 5 euro. 2. saria: 3 euro. 3. saria: 2 euro.

Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxef Txiki, sukaldari lehiaketa.

18:30 Bertso musikatuak.

22:00 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.