Azken ostiraleko elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 25a, 09:00

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du hilero moduan, abuztuko azken ostiral honetarako, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Hitzordua ohikoa; arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Ondoko irudian, joan den hilabetean Gernika Lakuntzarekin lotu zuen Udako Kalera Martxa Usurbildik igaro zeneko unea. Bi helbururekin antolatu zuten martxa. "Batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako jaietan murgiltzea); eta bestetik, jai-giroaz gozatzea". Uztailaren 25ean, trenez heldu zen Zarauztik Udako Kalera Martxa Usurbila. Bistan denez, harrera jendetsua izan zuen ekimenak. Informazio gehiago:

kalerakalera.eus